Ederfil 1977an sortu zuten kobrezko haria fabrikatzen eskarmentua zuten pertsonek.
Ederfilek 18 herrialde baino gehiagotan kontrol eta kalitate- sistema zorrotzenak betetzen dituen kable sorta zabala eskaintzen die bere bezeroei honako sektore hauetarako: transformagailuak, automozioa, etxetresna elektrikoak, motor elektrikoak, argiztapena eta abar.
Ederfilen kokapen estrategikoa eta inguruko autobide, trenbide, aireportu eta portuek osatzen duten sarea elkarren osagarri dira.
Gaur egun konpetitibitatea, kalitatea, zerbitzua, bezeroen leialtasuna eta berrikuntza hobetzeko plan estrategikoa garatzen ari da enpresa.